euskaraespañol

Honoris Causa doktore berrien eta ikasleen arteko topaketa

Noiz eta non

Noiztik: 2016/03/03 Noiz arte: 2016/03/02, 12:00 - 09:47

Irudia
Carlos Kenig eta María Jesús Esteban

Deskribapena

Ostegunean, martxoak 3, 12:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), ostiralean UPV/EHUko Honoris Causa doktore izendatuak izango diren María Jesús Esteban eta Carlos Kenig irakasleek, topaketa bat izango dute Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikasleekin.

Solasaldian, Estebanek eta Kenigek beraien ibilbide profesionalei eta beraien espezialitatea den matematikei buruz hitz egingo dute, eta ikasleek egindako galderak ere erantzungo dituzte.

María Jesús Esteban eta Carlos Kenig irakasleak UPV/EHUko Honoris Causa Doktore izendatzeko ekitaldi nagusia Bizkaia Aretoan ospatuko da ostiralean, hilak 4, Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikasleekin izango duten topaketaren ondorengo egunean.