euskaraespañol

Gizarte langintzaren nazioarteko eguna

Noiz eta non

Noiztik: 2016/03/15 Noiz arte: 2016/03/11, 12:30 - 09:53

Irudia

Deskribapena

Martxoaren 15ean Gizarte Langintzaren nazioarteko eguna ospatuko da 'Pertsonen duintasuna eta balioa sustatu' lelopean. Data honen oroitzeko, Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatearen Gizarte Langintzako atalak eta Arabako Gizarte Langileen Elkargo Ofizialak zenbait jarduera antolatu dute gizarte lanaren errebindikazioa plazaratu eta bere presentzia gizarteratzeko.  Izan ere, "gizarteak aurrera joango badira, herri guztien duintasun eta eskubideak errespetatu behar dira" baieztatu dute antolakuntzatik.

Programa

Martxoak 15
12:15
Andre Maria Zuriaren plaza (Vitoria-Gasteiz)
Gizarte langintzako graduko hirugarren ikastaroko ikasleek jarduera ezberdinak egingo dituzte.
15:30
Arabako campuseko unibertsitate pabiloia
Zanpatuaren teatroa – teatro foroa
‘Emakumeen sexu eta ugaltze eskubideak.  Zalantza genero barik'
Desgeneradas taldearen eskutik
19:00
Lan Harreman eta Gizarte Langintza fakultateko 3. ikasgela
Hitzaldia: ‘Gizarte zerbitzuen karta, gizarte langintzarako erronka'
Hizlaria: Boni Cantero Gizarte langilea

Martxoak 16
11:30-13:30
Letren Fakultateko areto nagusia
Hiritarren oinarrizko errentari buruzko jardunaldia
Hizlariak:
- Daniel Raventós.  Bartzelonako unibertsitateko irakasle titularra eta oinarrizko errentarako sareko presidentea.
- Jordi Arcarons. Bartzelonako unibertsitateko katedraduna