euskaraespañol

‘Programa Ezerre', 2015eko ekimen farmazeutikorik onena

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04/04 Noiz arte: 2016/03/31, 19:30 - 10:18

Irudia

Deskribapena

Astelehenean, apirilak 4, 19:30ean, Madrilgo Teatros del Canalen (Cea Bermúndez kalea, Madril) UPV/EHUk eta Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialak (COFBi) bultzatutako ‘Ezerre programak' jasoko du 2015eko ekimen farmazeutikorik onenarentzako saria, hain zuzen, Arreta Farmazeutikoaren eta Osasun Hezkuntzaren atalean. Correo Farmacéutico argitalpenak botika, arreta eta osasuna hobetzeko 2015eko ekarpenak saritzen ditu. Ezerre programa sustatu dute COFBi elkargoko kide Juan Uriartek, Elena Castiellak eta Juan del Arcok, eta UPV/EHUko irakasle Jose Ignacio Villatek eta Alfonso Apellanizek.

Ezerre programan Bizkaiko 70 botikek eta 200 profesional baino gehiagok parte hartu dute. Programa horrek ikertzen du botikaren zeregina erretzeari uzteko tratamenduetan. Horrela, ikusi da, modu aktiboan esku hartu duten farmazietan, urte bat pasa ondoren, gehiago zirela erre gabe jarraitzen zuten pertsonak.