euskaraespañol

TIRABIRAK/Tiras que aflojan erakusketa irekiko da Leioako Bibliotekan

Noiz eta non

2016/04/06 2016/04/06, 11:30 - 13:56

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, apirilak 6, 11:30ean, UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko Bibliotekan, 2. solairuan, (Sarriena auzoa, z/g) TIRABIRAK/Tiras que aflojan erakusketa irekiko da, Ripa eta Tasio marrazkigileei egingo zaien elkarrizketa publiko batekin. Erakusketa Donostia 2016 eta UPV/EHUren arteko lankidetzaren emaitza da.

Idurre Eskisabel kazetariak eta UPV/EHUko irakasleak elkarrizketatuko ditu Ripa eta Tasio marrazkigileak Liburutegiko Hitzaldi Aretoan. Ondoren, 13:00etan Bizkaiko Campuseko errektoreordeak, Carmelo Garitaonandiak,  irekiera ofiziala emango dio erakusketari. 

Erakusketa ikusgai izango da maiatzaren 13ra arte, 8:00etatik 20:30etara arte, astelehenetik ostiralera. Sarrera dohainik.