euskaraespañol

Langileen kontrola intimitaterako eskubidearen aurrean aztertzeko hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04/14 Noiz arte: 2016/04/11, 15:30 - 12:26

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, apirilak 14, 15:30etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatean – Bizkaiko atala (Sarriena auzoa z/g, Leioa), ‘IV. Jardunaldiak: Krisia eta Lan-arloko eta Gizarte Segurantzaren azken aldaketak' ekimeneko laugarren saioa burutuko da. Oraingoan, hitzaldia, Angel Ranedo Lan eta Gizarte Segurantzan Abokatu adituak eskainiko du, ‘El control empresarial del trabajador frente al derecho a la intimidad' izenburupean.

Garbiñe Biurrun eta Sara Lallana irakasleek zuzenduta, zortzi hitzaldi emango dira jardunaldi hauetan. Besteak beste, lan-ikuskapena, enpresa-harremanak, Gizarte Segurantza publikoaren egungo egoera, pentsioak hobetzeko bideak edo bide judizialaren barruko lan-arloko bitartekaritza bezalako gaiak aztertuko dituzte jardunaldi hauetan.

Saio guztiak 15:30etan hasiko dira eta, hitzaldien ostean, eztabaidarako tarte bat irekiko da. Sarrera doan izango da.

JARDUNALDIEN EGITARAUA:

Apirilak 14, ‘El control empresarial del trabajador frente al derecho a la intimidad‘. Angel Ranedo, Lan eta Gizarte Segurantzan Abokatu aditua.

Apirilak 21, ‘Situación actual de la Seguridad Social pública y formas de mejora de las pensiones'. Enea Ispizua, UPV/EHUko Enpresa Zuzenbideko ikerlaria.

Apirilak 28, ‘La mediación intrajudicial en el orden social: una oportunidad'. Beatriz Garcia Celàa, Bilboko Lan arloko 3. Epaitegiaren magistratua.

Maiatzak 5, ‘Relaciones colectivas en la CAPV y doctrina judicial'. Tomás Arrieta Heras, Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluaren lehendakaria.

Maiatzak 12, ‘Crisis durante los ciclos sociales o ciclos sociales críticos'. Sara Lallana del Rio, UPV/EHUko Enpresa Zuzenbidea eta Gizarte Segurantzako irakaslea.