euskaraespañol

Familia enpresen arrisku-mapari buruzko hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/05/03 Noiz arte: 2016/05/02, 18:00 - 15:55

Irudia

Deskribapena

Asteartean, maiatzak 3, 18:00etan, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko gradu aretoan (Lehendakari Aguirre etorbidea 83, Bilbo - Sarriko), ‘Mapa de riesgos de las empresas familiares' izenburudun hitzaldia eskainiko du Manuel Baldelana UNILCOko gerenteak. Hitzaldi hau, UPV/EHUk, Familia Enpresaren Katedraren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Merkataritza Ganberak eta CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak antolatutako ‘Familia Enpresen jarraitasunaren erronka' zikloaren baitan kokatzen da.

Hitzaldi honen helburua, familia enpresetan sortzen diren arriskuei buruzko eztabaida bat sortzea da bertaratzen direnekin. Horretarako, familia enpresaren arrisku-mapa baten definizioa aztertuko da, bere edukiaz eta aplikazioaz nor arduratzen den zehaztuz.

Familia Enpresen jarraitasunaren erronka' zikloaren programa 17 ekintzak osatzen dute, jardunaldi, tailer eta hitzaldi formatuetan.