euskaraespañol

Bilboko Ingeniaritza Eskolako 110. promozioak 50 urte bete ditu

Noiz eta non

Noiztik: 2016/05/19 Noiz arte: 2016/05/18, 12:00 - 09:06

Deskribapena

Ostegunean, maiatzak 12, 12:00etan, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako Hitzaldi Aretoan eskolako 110. promozioa bilduko da, tituluak lortu zitueneko 50 urte betetzen direla ospatzeko. Topaketa horretan eskolako lehenengo hiru emakumezko tituludunek ere hartuko dute parte, hain zuzen, Pilar Ipiñak (109. promozioa), Mariví Cerezok eta Maribel Muñizek (110. promozioa). Halaber, José Ángel Rebolledo, zinema-zuzendaria eta promozio horretako ingeniaria, ospakizun horretara joango da, eta ekitaldian, Los Intocables (6') film laburra proiektatuko da, kontrabandoko apunteei buruzkoa. Pelikula Rebolledok filmatu eta zuzendu zuen Eskolan, eta bertan promozioko ikaskideak aktore izan ziren. Euskadiko Filmategiak berreskuratu du filma.

Egitaraua:

  • Eskolako zuzendaritzaren ongi etorria
  • 110. promozioaren ordezkariaren mintzaldia
  • Promozioaren irakasleei buruzko proiekzioa
  • 110. promozioaren Bilduma/Liburuaren aurkezpena
  • ‘Los intocables' film laburraren proiekzioa
  • ‘Gaudemus Igitur' unibertsitateko himnoa
  • Eskolatik bide labur bat