euskaraespañol

Deustuko zubian interbentzio artistikoak garatzeko deialdia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/05/31 Noiz arte: 2016/06/12, 10:26 - 23:59

Irudia

Deskribapena

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateak, EHUkulturarekin batera, Deustuko zubian interbentzio artistikoak garatzeko edizio berri bat jarri du martxan. Aipatu fakultateko Gradu, Master eta Doktoregoko ikasleei zuzenduta dago eta proposamenak aurkezteko epea ekainaren 12an bukatuko da.

Deialdiaren helburua Deustuko zubiko etxetxoan proiektu artistiko bat garatzea da, non zubiko altxatze makinaria gordetzen den. Aurkezten diren proiektuen artean 3 edo 4 aukeratuko dira hilabetez ikusgai egon daitezen. Hautaturiko proposamen bakoitzari gehienez 500 € emango zaizkio, produkzio-kostu eta ordainsari gisa.

Informazio gehiago:
https://www.ehu.eus/ehusfera/bbaa/2016/05/27/convocatoria-de-intervenciones-en-el-punte-de-deusto-2016/#more-5216