euskaraespañol

UPV/EHUk antolaturiko ekitaldia film labur eta bideoklipen ‘Caöstica' jaialdian

Noiz eta non

2016/06/06 2016/06/06, 20:00 - 22:00

Irudia

Deskribapena

Ekainaren 6an, astelehena, 20:00etan, Bizkaia Aretoko Mitxelena gelan (Abandoibarra etorb. 3, Bilbo), Caöstica 14 Nazioarteko Film Labur eta Bideoklipen Jaialdiaren programazioaren baitan UPV/EHUk antolatutako jardunaldia ospatuko da.

Ekitaldian hurrengo laburmetraiak proiektatuko dira eta hauen zuzendariekin topaketa burutuko da. UPV/EHUko ikasle ohiak dira denak:

El tren de la bruja, Koldo Serra
She´s lost control, Haritz Zubillaga
Santiago Martínez, cazador de ovnis y alienígenas, Manuel Ortega Lasaga

Sarrera doan eta librea da, tokiak bete arte. Caösticako programazio osoa hemen kontsultatu daiteke.