euskaraespañol

Brexit eta irlandar-britaniar harremanak: hiritarrentzako ondorioak

Noiz eta non

2016/07/06 2016/07/06, 15:30 - 18:30

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, uztailak 6, 15:30ean, Bizkaia Aretoko Arriaga entzunaretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), "Brexit eta irlandar-britaniar harremanak: hiritarrentzako ondorioak" izenburupean jardunaldi bat antolatu du EHUgune-k. Topaketan, besteak beste, hurrengo gaiak jorratuko dira: etorkizuneko aukerak Erresuma Batua-EBren harremanetan, Erresuma Batua eta berau osatzen duten nazioen aukerak Brexit ostean. Sarrera librea da, baina baieztatu egin beharko da e-mail bat bidaliz: joxerramon.bengoetxea@ehu.eus

EHUgune Unibertsitatearen, gizarte zibilaren eta erakundeen arteko topaleku eta elkargunea da.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
  • Rocco Caira, Irlandako ohorezko kontsula
  • Mikel Anton, Eusko Jaurlaritzaren Europar Gaietarako zuzendaria
  • Juanjo Álvarez, UPV/EHUko katedraduna zuzenbidean
  • Igor Filibi, UPV/EHUko irakaslea
  • Joxerramon Bengoetxea, EHUgune-ko zuzendaria
  • Lorena López de Lacalle, EuroBasque-ko presidente-ordea

Informazio gehiago: www.ehu.eus/ehugune

EHUgune

Sortu zenetik, 2011ko udazkenean, EHUgune-a Unibertsitatearen, gizarte zibilaren eta erakundeen arteko topaleku eta elkargune bihurtu da non gizartearentzako garrantzi handia duten gai batzuetaz iritziak eta planteamenduak era unibertsitario batez aztertu, jorratu eta eztabaidatzen diren. Foro honetan, Unibertsitateak ez du gaien inguruan iritzi bakar bat defendatzen, baina bai ordea gaiok jorratzeko eta hausnartzeko modu edo metodologia berezi bat proposatzen du. Hausnarketa sustatzeaz gain, EHUgune-ak beste helburu batzuk ere baditu: zientzia komunitatearen parte hartzea bultzatzea, adituen eta gizartearen iritziak kontrastatzeko gune bat eskaintzea, eta bai emaitzaren zein hausnarketa prozesuaren berri gizarte osoari ematea.

Bere 4 urte eta erdietan, EHUgune-ak 30 mintegi edo workshop baino gehiago burutu ditu bere eztabaidak antolatzen dituen hiru esparru nagusietako cluster desberdinen baitan: Agora (indarkeriak Unibertsitatean izan duen inpaktuaz), Krisak (politika, gizartea, ekonomia, mediatiko-informatiboa eta europarra) eta Euskal Herria 2050 (demografia, identitatea eta lurraldeak).