euskaraespañol

Cervantes izarra eta bere exoplanetak

Noiz eta non

Noiztik: 2016/07/22 Noiz arte: 2016/07/19, 19:00 - 08:57

Irudia
#YoEstrellaCervantes EstrellaCervantes.es

Deskribapena

Ostiralean, uztailak 22, 19:00etan, Bilboko Bidebarrietako  Liburutegi Zentralan (Bidebarrieta kalea, 4. Bilbo) Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko astrofisikako katedradun eta Astronomiako Espainiako Elkartearen presidente Javier Gorgasek azalduko ditu sistema honen ezaugarri fisikoak eta baita exoplanetak nola aurkitzen diren, "La estrella Cervantes y sus exoplanetas" (Cervantes izarra eta bere exoplanetak) izeneko hitzaldi eta mahai-inguruan.

Hitzaldia gazteleraz izango da eta sarrera doan.

Iragan abenduan, guregandik 49,8 argi-urtera dagoen izar azpi-erraldoi batek Cervantes-en izena darama. Ara konstelazioan dauden zeruko gorputz horren inguruan biratzen dira Kixote, Rozinante, Dulzinea eta Santxo, planeten sistema berria osatzen duten lau exoplanetak.

Iruñako planetariumak, Espainiako Astronomia Elkarteak eta Cervantes Institutuak sustatutako proposamenak irabazi zuen, herritarren botoekin Nazioarteko Astronomia Batasunak abian jarri zuen ekimena, zeinaren asmoa zen aurkitu berri den planeten sistema horri izena jartzea.