euskaraespañol

UPV/EHUko 2016/2017 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/09/12 Noiz arte: 2016/08/31, 11:30 - 14:07

Irudia

Deskribapena

Astelehenean, irailak 12, 11:30ean, Bizkaia Aretoko Mitxelena entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbao) egingo da UPV/EHUko 2016/2017 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia.

Ekitaldiaren programa hauxe da:

  • 2015/2016 ikasturteko memoriaren laburpena, Unibertsitateko idazkari nagusi José Luis Martin jaunaren eskutik
  • Ikasturte hasierako hitzaldia, Jasone Astorga doktore andrearen eskutik: Pertsonen Internet-a eraikitzen
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza,  Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte andrearen mintzaldia
  • Unibertsitateko errektore Iñaki Goirizelaia  jaunaren mintzaldia
  • UPV/EHUko koruaren emanaldia

Etortzekoa bazara, jakinaraz ezazu, mesedez joango naiz sakatuz edo 94 601 20 29 telefonora deituz.

Ekitaldia zuzenean ikusi nahi baduzu: https://ehutb.ehu.eus/eu/directo/1.html