euskaraespañol

Abian da Zuhatza abentur 2016

Noiz eta non

Noiztik: 2016/09/21 Noiz arte: 2016/09/14, 15:00 - 14:53

Irudia

Deskribapena

Jarduera hau urriaren 5 eta 6an, asteazken-ostegunean, burutuko da Zuhatza uhartean, Arrazua-Ubarrundian (Araba).

Denetariko probak gainditzea da erronka: kirol probak, kulturalak, aisialdikoak... Inola ere ez da egingo teknika espezifikoren bat eskatzen duen probarik. Aisialdi jarduerak izango dira, edonork parte hartzeko modukoak.

Nahitaezko baldintza bakarrak IGERIAN JAKITEA eta 2016/17 ikasturtean matrikulatuta egotea dira.

Zuhatza abentur parte hartzeko gonbitea da Arabako Campuseko ikastegi guztiei egindakoa. Ikastegi bakoitzak 4 neskak, 4 mutilek eta kapitain batek osatutako talde misto bat aurkeztu behar du. Kapitaina ikastegiak berak hautatuko du, eta ikastegiari lotutako doktore eta ikertzaileen edo AZPkoen kolektibokoa izango da. Berrikuntza gisa, aurten Bizkaiko Campuseko ekipo batek hartuko du parte. Izen ematea dohainekoa da eta epea irailaren 21ean amaituko da.

Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/kirolak-araba