euskaraespañol

"Jakinduriek mundue erreko dau 2016", bertsolaritza eta zientzia uztartuko dituen ekitaldia

Noiz eta non

2016/09/24 2016/09/24, 18:00 - 20:00

Irudia

Deskribapena

Larunbatean, irailaren 24an, arratsaldeko 18:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra,3. Bilbao) zientzia eta errimak Bilbon elkartuko dira bigarrenez "Jakinduriek Mundue Erreko dau 2016" #bertsozientzia-ren ospakizunarekin.

Zientzia ikuspuntu ezberdin batetik erakustea da ekitaldiaren helburua eta horretarako, hitzaldiak bertsoen melodiekin uztartuko dira. Kike Amonarrizek gidatuko duen "Jakinduriek Mundue Erreko dau 2016" saioan hiru bertsolari eta lau zientzialari izango dira: Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi eta Jone Uria bertsolariak eta Gotzone Barandika kimikaria, Patxi Juaristi soziologoa, Onintze Salazar meteorologoa eta Felix Zubia medikua.

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako ekitaldia euskeraz egingo da eta sarrera doakoa izango da.