euskaraespañol

Tapia, Allenderekin Hezkuntza-ministroa, teknologia berriei buruzko kongresuan

Noiz eta non

Noiztik: 2016/10/04 Noiz arte: 2016/09/29, 16:00 - 08:48

Kokapena

Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

UPV/EHUko Bizkaiko Campusak eta Campusa Birtualak antolatutako Teknologia Berriak eta Hezkuntza Joerak Nazioarteko Kongresua abiaraziko da urriaren 4an.  Hasierako hitzaldia emango du Jorge Tapiak —Zuzenbidean doktoreak, Chileko Arturo Prat Unibertsitateko irakasleak eta Salvador Allenderekin Hezkuntza-ministroak—, hain zuzen ere,  'Reformas Educativas. Aspectos estratégicos y comparados' mintzaldia. Kongresuaren hasieran, UPV/EHUko errektoreak, Iñaki Goirizelaiak, ere hartuko du parte.

Urriaren 6ra arte egingo den kongresuak gai hauek jorratuko ditu, besteak beste: online-hezkuntzaren garapen berriak unibertsitatean (MOOCs eta SPOCs), mugikortasunean ikaskuntza, hezkuntza inklusiorako teknologia, hezkuntza-softwarearen garapena eta ikaskuntza digitalean burututako esperientzia metodologikoak.