euskaraespañol

Fuzzy Vox-en kontzertua Unibertsitate Pabiloian

Noiz eta non

Noiztik: 2016/10/05 Noiz arte: 2016/10/04, 19:00 - 09:12

Kokapena

Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Asteazken honetan, urriak 5, arabar campuseko Unibertsitate pabiloian (Apraiztarrak, 1. 01006 Vitoria-Gasteiz) Fuzzy Voxen kontzertua izango da 19.00etan abiatuta, ehukultura programazioko jardueren barruan.

‘No Landing Plan', Andy Brohardek eta Ryan Castlek Kaliforniako eguzkipean ekoitzi eta grabatua, berreskuratutako cruising amerikarraren artea da, nerabeek ostiral gau bat autoan igarotzeko zeukaten modu huraxe: mutil gazteak hara eta hona, neska batekin egon eta irratian kanta on bat entzuteko itxaropen hutsarekin. Garage rock-and-rolla, punka baino lehenagokoa; power popa, genero ere ez zen garaikoa; blue-eyed soula, irratiak oraindik ere segregazionistak zirenekoa. Power hiruko honek, frantziarra izanagatik ere, zarata magikoaren sakon-sakonean ditu sustraiak, gazteria, modak eta ohiturak sekula aldatzen ez diren leku horretan bertan.

Sarrera dohainik eserlekuak bete arte.