euskaraespañol

Diplomak banatzeko ekitaldia Vitoria/Gasteizko Ingeniaritzako unibertsitate eskolan

Noiz eta non

Noiztik: 2016/10/13 Noiz arte: 2016/10/11, 19:00 - 13:10

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, urriaren 13ean, 19.00etan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Vitoria/Gasteizko Ingeniaritzako U.E.ko ekitaldi aretoan diplomak banatuko zaizkie 2014/15 ikasturtean ikasketak ikastegi honetan amaitu dituzten ikasleei. Era berean, saria ere emanen zaio titulazio bakoitzean den espedienterik onenari eta aitortze egingo zaio Mercedes Benz S.A. enpresari, ikasleentzako borondatezko praktiketan izan duen lankidetzarengatik.

Ekitaldiaren buru Javier Sancho Saiz eskolako zuzendaria izango da eta bertan izango dira Ramiro González Vicente Arabako diputatu nagusia, Francisco Javier Alonso Aldama Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate zuzendaria, Estíbaliz Canto Vitoria-Gasteizko Udaleko Kultura, Hezkuntza eta Kirol saileko zinegotzi ordezkaria eta Francisco Javier Fernández De Retana Irisarri Aernnova Aerospace enpresako Erakunde Harremanetarako eta Garapen Teknologikorako zuzendaria.

Titulatuak, guztira, 2014/15 ikasturtean 151 izan dira eta honako hauek izan ziren espedienterik onenak:

TITULAZIOA ESPEDIENTE ONENA DUEN IKASLEA
GEOMATIKA ETA TOPOGRAFIA INGENIARITZAKO GRADUA Íñigo Etxeandia Rodríguez
INDUSTRIA ELEKTRONIKAREN ETA AUTOMATIKAREN INGENIARITZAKO GRADUA Íñigo Quintana Negrete
INGENIARITZA MEKANIKOKO GRADUA Henar Valera Muñoz
INDUSTRIA KIMIKAREN INGENIARITZAKO GRADU Arritxu Muxika Carrión
KUDEAKETAREN ETA INFORMAZIO SISTEMEN INFORMATIKAREN INGENIARITZAKO GRADUA Ander Martínez de Argote Corrales
IINDUSTRIA ANTOLAKUNTZAREN INGENIARITZA Josune Faces Ansotegui