euskaraespañol

Farmazia Fakultateko ikasleen graduazioa

Noiz eta non

Noiztik: 2016/10/21 Noiz arte: 2016/10/20, 18:00 - 08:16

Kokapena

Europa biltzar jauregia
Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, urriak 21, 18.00etan hasita, Europa kongresu jauregian (Gasteiz hiribidea, 85. Vitoria/Gasteiz) 2015-16 ikasturtean Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultatean titulatuen graduazio ekitaldia egingo da. Promozioaren aitabitxi moduan Pedro Arciniega Fernández de Landa UPV/EHUren Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa saileko irakaslea arituko da.

Ekitaldiaren buru Joseba Iñaki Goirizelaia Ordorika UPV/EHUko errektorea izango da eta lagun izango ditu Imanol Monteagudo Arrazola Euskal Autonomi Erkidegoko farmazialarien elkargo ofizialeko kidea, Carmen de Vega Castaño, Euskal Autonomi Erkidegoko elikagaien zientzia eta teknologiarako elkarteko idazkaria, Eneko Usandizaga Olazabal, Euskal Herriko dietista eta nutrizionisten elkargo ofizialeko presidentea, Daniel de Luis Rabadán, Euskal Autonomi Erkidegoko ingurumen zientzialarien elkarteko idazkaria eta, hauez gain, Mailo Virto Lekuona, UPV/EHUko Farmazia Fakultateko dekanoa eta José Mª Ezpeleta Arenaza fakultateko idazkari akademikoa.

Oraingo honetan, 112 ikasle izan dira titulazio ezberdinetan graduatuko direnak: 35 Farmaziako graduan, 19 Elikagaien Zientzia eta Teknologiako graduan, 26 Ingurugiroaren Zientzietako graduan eta 44 ikasle Giza Nutrizio eta Dietetikako graduan.