euskaraespañol

Zientzia Club: zientzia atsegin eta dibertigarria Bilbon

Noiz eta non

Noiztik: 2016/11/03 Noiz arte: 2016/11/02, 19:00 - 10:18

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, azaroaren 3an, 19:00etan, Zientzia Club ikuskizuna izango da Bilboko Bizkaia Aretoan, bakarrizketa zientifikoak, umorea eta musika ona uztartzen dituen ikuskizuna.  Zientziaren Astearen barruan antolatu du UPV/EHUk ekitaldia.

UPV/EHUko ikertzaile eta irakasle Luis Pastor; Fernando Unda; Amaia Ordiales, Jone Mendicoa, Blanca Martínez eta Iranzu Guede; Ricardo Hueso; Gotzone Barandika eta Raúl Ibañez Big Van taldeko kideekin tartekatuko dira, eta, denera, 10 minutuko 9 emanaldi eskainiko dituzte. Bakarrizketa bat izan daiteke, solasaldi bat, ikuskizun bat, edo horien guztien arteko nahasketa ezin hobe bat.

Sarrera doakoa izango da, lekuak bete arte.

Bilbokoaz gain, Zientzia Club ikuskizunaren beste bi emanaldi egongo dira, azaroaren 4an Gasteizen, 19:00etan, Bibat museoan, eta, azaroaren 5ean, ordu berean, Donostiako Kursaalen.

Bakarrizketa-ikuskizuna

Zientzia Club

Eguna: osteguna, azaroaren 3a

Ordua: 19:00

Lekua: Bizkaia Aretoa. Abandoibarra, 3

Egitaraua:

  • Big Van, científicos sobre ruedas
  • Luis Pastor, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakaslea: Errugabe ala errudun? Kontuz, erabaki zure ama hizkuntzan
  • Fernando Unda, Zelulen Biologia eta Histologia Saileko irakaslea: El cerebro se equivoca
  • Amaia Ordiales (SciGea); Jone Mendicoa eta Blanca Martínez (Estratigrafia eta Paleontologia Saila); eta Iranzu Guede (Mineralogia eta Petrologia Saila): Música para una costa
  • Big Van, científicos sobre ruedas
  • Ricardo Hueso, Fisika Aplikatua Saileko irakaslea: En alas del cometa: de Julio Verne a Rosetta
  • Gotzone Barandika, Kimika Inorganikoa Saileko irakaslea:  Gramo bat, futbol-zelai bat
  • Raúl Ibañez, Matematika Saileko irakaslea: Pero... ¿quién encarceló a Sally?
  • Big Van, científicos sobre ruedas

Argibideak: zientzia-astea.eus