euskaraespañol

Kudeaketa aurreratuaren europar astea

Noiz eta non

Noiztik: 2016/11/17 Noiz arte: 2016/11/16, 09:00 - 10:02

Kokapena

Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 17, 09:00etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan aurkeztuko da ‘Unibertsitate ikastegi baten ebaluazioa: GAE-AUDIT' izeneko proiektu pilotua, Kudeaketa aurreratuaren XXII. europar astea dela eta, antolatutako ekitaldien barruan.

Jarduera hau UPV/EHUk Euskalit Fundazioarekin mantentzen duen lankidetzari zor zaio, unibertsitatean gestio aurreratuaren ereduko elementuekin bat etorrita egiten den lana eman eta zabaltzeko. Ekitaldiak nagusiki zuzendaritza taldeak, kalitate batzordeak eta ikastegietan ardura duten titulazio koordinatzaileak ditu helburuko jasotzaile.

Zehatzago esanik, euskal unibertsitate sistema osatzen duten hiru unibertsitateen, Unibasq eta Euskaliten artean unibertsitate ikastegi baten ebaluazio bateratuaren inguruan egindako proiektu pilotua aurkeztuko da, gestio aurreratuaren ereduan eta AUDIT programan oinarri hartuta. Halaber, prozesuan sortutako dokumentazioa ere banatuko da, bai eta GAEren interpretazioak, ebaluazio metodologiak eta esperientziak parte hartu dutenentzat izan duen emaitzaren berri eman ere.