euskaraespañol

The Dealers-en kontzertua Unibertsitate Pabiloian

Noiz eta non

Noiztik: 2016/11/23 Noiz arte: 2016/11/21, 19:00 - 16:19

Kokapena

Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Asteazken honetan, azaroak 23, arabar campuseko Unibertsitate pabiloian (Apraiztarrak, 1. 01006 Vitoria-Gasteiz) The Dealersen kontzertua izango da 19.00etan abiatuta, ehukultura programazioko jardueren barruan.

Harmoniken deiadarrak, gitarren riff hipnotikoak, poeta madarikatuen ahotsak, groovearen uhin hedakorrak… gustu fina dutenentzat, beste inorentzat ez. Prest egon zaitezte pertzepzioaren ateak zeharkatu eta bidaia liluragarri bat egiteko garunaren ispilu kaleidoskopikoen galeriaraino. The Dealersek kutsu klasiko beteko konposizio propio bikainen bilduma dakarkigu: pop paregabea, paisaia psikodelikoak, garaje erako oldarrak eta dantzalekurako freakbeat erritmoak, hala tradizio ingelesean nola Texasko soinu garratzenean oinarrituak.

Sarrera dohainik eserlekuak bete arte.