euskaraespañol

UPV/EHUk "Basker" lana eta Durangoko Azokarako nobedadeak aurkezten ditu

Noiz eta non

2016/11/30 2016/11/30, 12:00 - 13:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, azaroaren 30ean, Bizkaia Aretoan, Bilbon, 12:00etan, Argibel Euba Ugarte ikertzaileak "Basker. 1960ko hamarkadako euskal kulturari buruzko suediar dokumentalak" liburu-DVDa aurkeztuko du. Mikel Laboa Katedraren ikerketa beka bati esker kaleratu da lana. Suediako telebistak 1963an grabatutako dokumental bi aztertu ditu Eubak. Benetako harribitxiak topatu ditu, tartean txalapartaren ikus-entzunezko erregistrorik zaharrena.

Horrezaz gain, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak 51. Durangoko Azokara daramatzan nobedade guztiak aurkeztuko dira, testuliburuak, bildumak, aldizkariak eta dibulgazio lanak. Denetara, UPV/EHUk 200 titulutik gora aurkeztuko ditu Durangon.

Prentsaurrekoan parte hartuko dute:

  • Iñaki Goirizelia, UPV/EHUko errektorea
  •  Jon Zarate, Euskararen Arloko Errektoreordetza
  • Argibel Euba Ugarte, liburuaren egilea

Abenduaren 1ean, "Basker" dokumentala lehenengo aldiz ikusi ahal izango da Euskal Herrian. UPV/EHUko hiru campusetan izango da ikusgai, Euskararen Eguna dela eta antolatutako ekitaldien barruan.