euskaraespañol

UPV/EHUren Irudia Zabaltzen Lagundu Duten Ikasleak Sarituko dira

Noiz eta non

2016/12/12 2016/12/12, 12:00 - 13:00

Kokapena

Oteiza entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Astelehenean, abenduak 12, 12:00etan, Bizkaia Aretoko Oteiza Entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo), UPV/EHUren Irudia Zabaltzen Lagundu Duten Ikasleak Saritzeko VII. deialdiko garaikurrak banatuko dira. Sariek UPV/EHU marka zabaldu duten ikasleak aitortzen dituzte, tokiko, estatuko nahiz nazioarteko proiektu edo jardueretan parte hartuz, 2015-2016 edo 2016-2017 ikasturteetan. Ekitaldian lehenengo hiru sariak -2.500, 1.500 eta 1.000 eurokoak- eta bost accesit-ak banatuko dira, hots, 600 € bost jakintza-arlo bakoitzeko proiektu interesgarrienentzako.

Ekitaldian egongo dira, besteak beste, irabazle eta epaimahaikideez gain:

  • Maite Zelaia, epaimahaiko presidentea eta UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordea
  • Izaskun Landaida, Emakunderen zuzendaria
  • Alfonso Unceta, Bizkaiko Esperientzia Geletako zuzendaria
  • Enrique Amezua, Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria
  • Adriana Verdugo, Ikasle Batzordeko idazkaria.
  • Danel Elezkano, pilotari profesionala