euskaraespañol

UPV/EHUko koruaren Eguberri kontzertua

Noiz eta non

Noiztik: 2016/12/23 Noiz arte: 2016/12/21, 20:00 - 12:40

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, abenduak 23 dituela, 20:00etan Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) UPV/EHUko koruaren ohiko Eguberri kontzertua egingo da, Aitor Biain zuzendari berriaren batutapean.

‘Musika Latinoamerikarra barne-barnetik' tituluaz, UPV/EHUko Koruak konpositore latinoen (Corona, Matamoros, Gustavino…) musika koralaren lagin bat eskainiko digu, mundu osoan barrena kantatzen den latinoamerikar musika sortu duten konpositoreena.

Espainiarrak eta beren musika iritsita, aro berri bat hasi zen Amerikan, erabateko aldaketa gertatu zen ohitura, tradizio eta abarretan, eta gabezia eta gatazka ugarien ondoren, harmonia perfektua lortu zuten. Esandakoaren adierazgarri dugu musika estilo berri bat sortu izana, kultura bakoitzetik onena jaso zuena. Espainiako musikari dagokionez, askoz lehenagotik bizi ziren elkarrekin bere baitan hainbat influentzia, musika latinoa sorrarazi zutena.