euskaraespañol

UPV/EHUk parte hartuko du Terrorismoaren Biktimen Eguneko ospakizunean

Noiz eta non

Noiztik: 2017/03/10 Noiz arte: 2017/03/07, 09:15 - 11:36

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, martxoak 10, Europako erakunde askok ospatuko dute Terrorismoaren Biktimen Eguna. Aurten ospakizuna bezperan izango da, larunbata baita martxoaren 11, Europako Batasunak terrorismoaren biktimak gogoratzeko aukeratutako eguna.

Eusko Jaurlaritzak ere ostiral honetan ospakizuna antolatu du: 4 orduko elkarteratze batekin, 9:00etatik 13:00etara, Vitoria-Gasteizko Andre Mari Zuriaren Plazan. Lau ordu horietan zehar, erakundeetako eta gizarteko ordezkaritza desberdinak izango dira elkarretaratzearen buru, hamabost minutuko txandak eginez. Lehenengo txandako burua Lehendakaria eta Eusko Jaurlaritza izango dira. Ondoren, bigarrenaren buru, 9:15etik 9:30era, euskal unibertsitateak izango dira. UPV/EHU izango da txanda horretan, ordezkaritzan Nekane Balluerka errektorea dagoela.