euskaraespañol

Christina Moore-ren hitzaldia, ‘Game of Thrones'en arte zuzendaritzaren arduraduna

Noiz eta non

2017/03/16 2017/03/16, 11:00 - 13:00

Kokapena

Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, martxoaren 16an, 11:00etan, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan (Sarriena auzoa, z/g. Leioa), HBO kateko ‘Game of Thrones' telesail arrakastatsuaren arte zuzendaritzaren arduradun (Supervising Art Director) Christina Moore-ren hitzaldia izango da. Mintzaldiak 'Game of Thrones-en arte zuzendaritza' izenburua izango du. Sarrera librea, leku guztiak bete arte. Hitzaldia ingelesez izango da, baina aldibereko itzulpena izango du euskaraz eta gazteleraz. Telefono mugikorrak kargatuta eta aurikularrak eramatea gomendatzen da, itzulpena era berritzaile batean egingo baita: interprest aplikazioaren bidez, hain zuzen.

Moore Europan eta Afrikan egiten ari diren filmazioen arte zuzendaritzaren arduraduna da, eta azken denboraldiko kapituluak grabatzen izan zen Euskal Herrian orain dela hilabete gutxi batzuk. Londreseko artistak karrera zabala du arte zuzendari moduan, eta gainera hainbat aitortza jaso ditu, besteak beste, Emmy saria. Halaber, film-zuzendari garrantzitsuekin egin du lan: Ang Lee, David Mamet, James Ivory edo Michael Radford.

Deialdia Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea sailak antolatu du.