euskaraespañol

Euskal Herriko Eskola Mailako II. Kristalizazio Lehiaketa

Noiz eta non

2017/05/05 2017/05/05, 08:30 - 14:00

Kokapena

Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, maiatzaren 5ean, 8:30etatik 14:00ra arte, Bizkaiko Campuseko Areto Nagusian (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) Euskal Herriko Eskola Mailako II. Kristalizazio Lehiaketa egingo da. UPV/EHUko Mineralogia eta Petrologia saileko ImaCris/MaKrisl ikertaldeak antolatu du lehiaketa, Geobizirik eta Kultura Zientifikoko Katedrarekin elkarlanean. DBHko eta Batxilergoko ikasleen artean kristalen ezagutza, edertasuna eta erakargarritasuna zabaltzeko. Edizio honetan 34 zentrok parte hartu dute (Gipuzkoako 5, Arabako 4 eta Bizkaiko 25) eta 1.200 partaide izan ditu orotara.

Finalean, hiru ikaslez osatutako taldeak parte hartuko dute zentro bakoitzeko, eta  irakaslearekin batera arituko dira. Talde bakoitzak esperimentuetan lortutako kristalekin maketa bat aurkeztuko du eta gainera, formatu zientifikoa duen poster batean lanaren helburuak, materialak, prozedura, emaitzak eta ondorioak azaldu beharko ditu.

Hiru sari nagusi emango dira, baita 8 sari berezi ere. Hala, aitortuko dira zehaztasun zientifikoa, kristala edo agregatu kristalinoa, kristalen muntaketa, posterra, gogotsuen lan egin duen taldea, eta bideo onenari (aurretik balioztatu da). Gainera, taldeek euren arteko onena aukeratuko dute eta antolatzaileek sari berezi bat banatuko.