euskaraespañol

Medikuntzak, Odontologiak eta Fisioterapiak ikasturte amaiaren zeremonia egingo dute

Noiz eta non

Noiztik: 2017/05/19 Noiz arte: 2017/05/18, 11:00 - 14:23

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

UPV/EHUko Medikuntza, Odontologia eta Fisioterapia graduek 2016/17 ikasturte amaierako ospakizuna egingo dute eta ikasketak amaitu zituztenei diplomak banatuko zaizkie, ostiralean, maiatzak 19, 11:00an, Euskalduna Jauregian (Abandoibarra, 4. Bilbo). Leonor Hennequet, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea izango da promozioaren amabitxia.

2016/17 ikasturtean, Fisioterapiak bigarren promozioa bete du, Medikuntzak 44. promozioa bete du, Odontologiak, 26.a eta Fisioterapiak hirugarrena. Aurten, 435 ikaslek bukatu dituzte ikasketak:, 311 ikaslek Medikuntzan; 39k Odontologian eta 57 ikaslek Fisioterapian.

Ospakizunean, Fakultatean 25 urte bete dituzten irakasleei eta Administrazio eta Zerbitzuetako langileei gorazarre egingo diete, baita erretiroa hartu dutenei ere. Era berean, ikasturte horretan hildako lankideak gogoratuko dituzte.

Ikasleei diplomak banandu ondoren, organo-jotzaile Patxi Garciak interpretatuko du  Gaudeamus Igitur.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Patxi Juaristi, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Iñaki Berraondo, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuordea
  • Joseba Pineda, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa
  • Isabel López-Abadía Rodrigo, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko idazkari Akademikoa
  • Leonor Hennequet, promozioaren amabitxia