euskaraespañol

Hitzaldia: 'Microfábricas de insulina para tratar la diabetes'

Noiz eta non

2017/06/14 2017/06/14, 19:30 - 19:46

Kokapena

Entzunaretoa - Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza 4. -48010- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Diabetesa gehienbat herrialde garatuetan aurkitzen den epidemia da. Espainian, 18 urtetik gorako 5 milioi pertsona baino gehiagok dute (biztanleriaren % 13,8). Gaixotasun honek organo garrantzitsuak kaltetzen ditu, giltzurrunak, begiak (ikusmena), bihotza edo nerbio-sistema, besteak beste, beraz, funtsezkoa da diagnosi goiztiarra egitea eta goiz tratatzen hastea. Ikertzaileen talde batek, azken teknologiak baliatuta, intsulina "mikrofabrika" gisa funtzionatuko duten sendagaiak sortzea da, zeinak gaixoetan jarrita, haien glukosa maila kontrolatuko luketen eta intsulina-injekzioak saihestu.

Gorka Orivek, UPV/EHUan Teknologia Farmazeutikoko doktorea, soluzio berritzaile horri buruz hitz egingo du "Diabetesa tratatzeko sendagai berri bizi bat" izeneko hitzaldian.

Zientziatekak hilero UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen dituen hitzaldietako bat da.

Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doan da.