euskaraespañol

Symposiuma: Gizarte aurreikuspena eta lanaren mundua Europan

Noiz eta non

Noiztik: 2017/07/04 Noiz arte: 2017/06/28, 09:00 - 13:37

Kokapena

Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Uztailaren 4 eta 5ean egingo da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultatean Valentin Foronda Gizarte Historiarako Institutuaren XXIII. symposiuma. Edizio honetan ‘Welfare, previsión social y mundo del trabajo. Europa, del siglo XIX a nuestros días' [Welfare, gizarte aurreikuspena eta lanaren mundua, Europa, XIX. mendetik egunera arte] titulua jarri da eta Rafael Ruzafa (UPV/EHU) eta Guillermo Marín (Torinoko unibertsitatekoa) dira zuzendariak.

Valentin Foronda Gizarte Historiarako Institutuaren XXIII. symposiumak, UPV/EHUren Udako Ikastaroen barruko programazioan, nazioarteko elkarretaratze bat proposatzen du, gizarte aurreikuspena eta ongizatearen estatua deritzogunaren eraikuntza aztertu eta jorratzeko, industri iraultzetatik hona lan harremanetan izan dituzten eraginak barne. Europar espezialistak egongo dira bertan, nazioez haragoko klabean gizarte historiatik, historia politiko instituzionaletik eta bestelako gizarte zientzietatik planteatutako gaiak lantzen dituztenak.

Symposiumari buruzko informazio gehiago:
https://www.ehu.eus/eu/web/institutovalentindeforonda/symposiumak/kongresuak