euskaraespañol

Aurkezpena

Kulturarteko II. Gaztenpatia Topaketa

Noiz eta non

2017/11/27, 10:00 - 00:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Astelehenean, azaroak 27, 10:00etan, Arabako Campuseko Farmazia Fakultateko Gradu Aretoan, hasiko da Kulturarteko II. Gaztenpatia Topaketa. Abenduaren 1er arte, askotariko truke, prestakuntza eta eztabaida jarduerak egingo dira Gaztenpatia proiektuan esku hartzen duten Erdialdeko Amerikako erakunde eta elkarteen eta UPV/EHUko unibertsitate komunitatearen artean. UPV/EHUk eta Euskal Fondoak antolatu dituzte jarduera guztiak, Arabako Foru Aldundiak koordinatuta eta diruz lagunduta.

Topaketan Gaztenpatia proiektuan parte harten duten Erdialdeko Amerikako erakunde eta elkarteen hiru ordezkari izango dira:

  • Carlos Córdova Garza, Chahal-eko udal alkatea, Alta Verapazeko Departamentua, Guatemala.
  • Inocenta Macz Caal, Indice fundazioaren eta Gaztenpatia programaren koordinatzailea Alta Verapazen, Guatemalan.
  • Leopoldo Bello Mendoza, Tipitapako Udal Alkatetzako idazkaria, Managuako Departamentua, Nikaragua.

Gaztenpatia proiektua Euskal Fondoak eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) sortu zuten, unibertsitateko ikasleek Euskal Fondoak El Salvadorren, Nikaraguan eta Guatemalan dituen erakunde eta elkarte bazkideek lantzen dituzten proiektuetan egin ditzaten praktikak, curriculumekoak nahiz curriculumaz kanpokoak, eta gradu amaierako lanak.

Egitaraua

Azaroak 27, astelehena. Lekua: Farmazia Fakultatea (Arabako Campusa). Gradu aretoa.

10:00-Erakundeen ongietorria

10:00-10:30 Gaztenpatia proiektuaren aurkezpena, Euskal Fondoaren eskutik.

10:30-12:00 Erdialdeko Amerikako erakunde gonbidatuen aurkezpenak: zer proiektu lantzen dituzten eta gazteak euren herrialdean zein egoeratan bizi diren.

12:30-14:30 Esperientzien, lanen eta produktuen aurkezpena. Gaztenpatia proiektuetako ikasleen aurkezpenak (15 min bakoitzak).

  • “Mujer y salvadoreña”, Andrea Bosch eta Pello Maudo (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea)
  • “San Carlos”, Oier Ochoa de Aspuru (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea)       
  • “Educación nutricional en Alta Verapaz”, Laura Pardo (Farmazia Fakultatea)      
  • “Gaztenpatia: Aprendizaje recíproco en Guatemala”, Ane Gutiérrez (Hezkuntza eta Kirol Fakultatea)

Azaroak 28, asteartea. Gaztekirola (Hezkuntza eta Kirol Fakultatea)

Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Ataleko ekitaldi aretoa (Arabako Campusa).

10:30-12:00 Gaztenpatia Kirolak proiektuen aurkezpena.

  • “Retos de ocio y recreación en Centroamérica, Guatemala”, Ane Gutiérrez
  • Mahai ingurua: Erdialdeko Amerikako gazteen aisialdiarekin lotutako erronkak.

12:00 Bisita Hezkuntza eta Kirol Fakultatera (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Atala)

Abenduak 1, Ostirala: Bizkaiko Unibertsitate Campusa

10:00 -11:00 Gaztenpatiaren aurkezpena Bizkaiko Campusean

Lekua: Leioako Liburutegi Nagusiko eraikina. Batzar aretoa (1. solairua).