euskaraespañol

Sinposiuma: Tito Livioren heriotzaren bi milagarren urteurrena

Noiz eta non

2017/11/29, 09:30 - 00:00

Kokapena

Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, azaroak 29, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan, Euskal Herriko SEEC-en IV. sinposiuma egingo da, Tito Livioren (K.a. 59 – K.o. 17) figura ardatz hartuta, hil zeneko bi milagarren urteurrena dela eta. Tito Livio ezaguna da ‘Erromaren historia fundaziotik (Ab Urbe Condita)’ idazlanarengatik, 142 liburuk osatutako lan monumentala, horietatik 35 besterik gordetzen ez direlarik, Erromaren historia K.a. 9. urtera arte kontatzen dituztenak.

Bizitza osoaren emaitza izan zen idazlan handi honi esker, Livio Antzinaroko historialari handienen artean kokatu da, nabarmendu beharrekoak izanik bere mentalitatearen heldutasuna eta distira artistikoa. Bere historia hau maisu lanaren eredua da narrazio tekniken erabileran eta maisuki kontatzen du gertatutakoa eta pertsonaiak (Romulo, Sabinak, Lucrecia, Bruto, Camilo, Eszipion, Anibal eta beste) maisutasunez deskribatzen ditu bai Erromako aro mitikoan nola egiazki historikoan, bere kontakizuna eredugarri eta kanoniko bihurtu arte.