euskaraespañol

Zientzia eta Teknologia Fakultateko Eguberriko ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2017/12/22, 12:00 - 00:00

Kokapena

Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, abenduak 22, 12:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Zientzia eta Teknologia Fakultateko Eguberriko Ekitaldia egingo da.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Esther Domínguez, Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa
  • Monika Ortueta, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Komunikazio, Gizarte Hedakuntza eta Nazioarteko Harremanetako dekanordea
  • Aitor Payros, Zientzia eta Teknologia Fakultateko idazkari akademikoa

Aurtengo programa hau da:

  • XXIX. Alberto Magno Literatura Lehiaketako sarien banaketa:
    • Literatur lehiaketa honek gai zientifikoei buruzko Zientzia Fikziozko eta Fantasia arloa jorratzen du. Edizio honetan 103 kontakizun aurkeztu dira, Espainia, Alemania, Argentina, Frantzia, Kuba, Mexiko, Txile, Kolonbia, Uruguai, Estatu Batuak, El Salvador, Dominikar Errepublika eta Venezuelatik bidalitakoak.
  • Zientzia eta Teknologia Fakultateko kideei eskertzea:
    • Atezaintzako langileei, lan bikaina egiteagatik
    • Geolan Zimatek eta EuskalNatura ikasleen elkarteei, ikasleentzako ekintzak dinamizatzeagatik.
    • CICbioGUNE erakundeari, Fakultateko ikasleak praktiketan hartu dituelako.
    • 2016/2017 ikasturtean DOCENTIAZ programan Bikain kalifikazioa lortu duten irakasleei: Roberto Aguado, Eneritz Anakabe, Sonia Arrasate, Gustavo Fernández, Ana Guadalupe Gayubo, Cesar Martín, Amaia Orbea, Maren Ortiz, Monika Ortueta, Nerea Otegi, José Ángel Peña, Jon Sáenz, Nerea Zabala.
    • Fakultatean 25 urtez lanean egon diren kideei: Luis M. Agirrezabala, Arturo Apraiz, Arantza Aranburu, Jose Luis Ayastuy, Ana Basaguren, Francisco Basterrechea, Tomasz Breczewski, Víctor Echevarria, Luis Escauriaza, María Luisa Fernández-Gubieda, Juan Martín Gardoki, Ana Guadalupe Gayubo, M. Pilar González, Jon Gutierrez, Josu Igartua, Maite Insausti, Begoña Jugo, Silvia Marcaida, María Victoria Martínez, Eugenio Mijangos, José Luis Nieva, Osane Oruetxebarria, José Luis Pizarro, Txomin Ramírez.
  • “Recital Delikatesen Pablo Neruda” kontzertua.
    • Rakel R.R., Felipe Loza eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasle, Irrintzi Ibarrolaren musika taldeak (3 Devilek) emanaldia eskainiko du ekitaldia bukatzeko.