euskaraespañol

Eguneko irudia

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Graduazio Ekitaldia Eibarren

Noiz eta non

2023/09/29, 18:00

Kokapena

Eibar (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostiralean, irailak 29, 18:00etan, Eibarko Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako 2022-2023 ikasturtean titulatu berri diren ikasleen graduazio ekitaldia izango da.

Aipatutako ekitaldian Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko IX. promozioko titulatuei banatuko zaizkie diplomak.

Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Jon Iraola Eibarko alkatea, Xabier Ostolaza Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendaria, Ana Aranzabe, Teknikerreko zuzendariorde nagusia, eta Patxi Alkorta Eibarko ataleko koordinatzailea ekitaldiaren buru izango dira.

EGITARAUA

  • Sarrera.
  • Patxi Alkorta, Eibarko ataleko koordinatzaile jaunaren hitzak.
  • Xabier Ostolaza, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendari jaunaren hitzak.
  • Jon Iraola, Eibarko alkate jaunaren hitzak.
  • Ana Aranzabe, Teknikerreko zuzendariorde nagusi andrearen hitzak.
  • Javier Aranceta, Centro Stirling-eko zuzendari jaunaren hitzak.
  • Ikasleen ordezkarien hitzak.
  • Diploma banaketa.
  • Langileei esker onak.
  • Amaiera. Agustin Erkizia, Gipuzkoako Campuseko errektoreorde jaunaren hitzak.
  • Dantza erakustaldia eta UPV/EHUko koroaren ekitaldia.