Ekarri zure eskuko telefono zaharra eta eraman ezazu berri bat!

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/05/27

Leioan eskuko telefonoak eta bestelako tamaina txikiko hondakin elektronikoak biltzeko kanpaina abian jarri du UPV/EHUko Iraunkortasuneko Zuzendaritzak.

UPV/EHUK ECOTIC Fundazioarekin kolaboratzen du “Digitalizazio Iraunkorraren aldeko birziklatze elektronikorako kanpaina”n.  Egitasmo horren helburua da unibertsitateko kideen artean kontsumo arduratsuaren aldeko eta ingurumena zaintzeko ohiturak sustatzea, eta horretarako tresna elektroniko txikien hondakinak –batez ere eskuko telefonoak eta tabletak– gaika birziklatzea.

Anima zaitez eta parte hartu! Azken belaunaldiko smartphone bat zozketatuko da gune horretan hondakinen bat lagatzen duzuen pertsonen artean.

Kanpaina 2019ko maiatzaren 20tik eta 31ra bitartean egingo da, Leioako Campuseko Bibliotekan (Mikel Laboa plazan), 12:00etatik 17:00etara. Hondakinak jasotzeko edukiontziak jasotzeaz gainera, informazio gune bat ere instalatuko da.