euskaraespañol

Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen (Gipuzkoa) graduazio ekitaldia

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2021/07/02

Irudia
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako tituludunen VIII. promozioa. Argazkia: Nagore Iraola. UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitatearen Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Gipuzkoa) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako tituludunen VIII. promozioaren graduazio ekitaldia egin zen Donostian. Ekitaldiaren buru izan zen Eva Ferreira errektorea eta Jon Barrutia Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa. Ekitaldian parte hartu zuen ere Ana Beraza aipatutako ikastegiko Gipuzkoako dekanorde koordinatzaileak. Ekitaldian Asier Perez ikasle ohi eta ekintzaileak (QR4 enpresa) hitz egin zuen baita Uxoa Orbegozok eta Irene Camposek, 2019-2020ko espediente onenak, ere. Halaber, Iñaki Ruiz Ekonomisten Euskal Elkargoaren presidenteak hitza hartu zuen. Ekitaldian VIII. promozioko ‘Bikaintasunez graduatua’-ren eta ‘Nazioarteko intentsifikazio aipamena’-ren aitorpena lortu dutenei diploma banatu zitzaien. Euskal Herriko Unibertsitatearen errektoreak ekitaldiari amaiera eman zion