euskaraespañol

Jardunaldia

Ekonomia eta Enpresa Fakultateko graduazio ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/06/24, 18:30

Hartzaileak:
Ikasle

Deskribapena

- Ostegunean, ekainak 24, 18:30ean
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Areto nagusian)
- Lehendakari Agirre, 83, Bilbo

 

Ostegunean, ekainak 24, 18:30ean, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Areto Nagusian, 61. promozioko (2019-2020) diplomak banatzeko ekitaldia egingo da. 

Ekitaldian izango dira Eva Ferreira Garcia, UPV/EHUko errektorea, Jon Barrutia, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa, eta Iñaki Ruiz Ekonomialarien Euskal Elkargoko presidenteak ere hartuko du parte ekitaldian online. Halaber, Alejandro García Ikasle kontseiluko kideak  eta Martín de Miguel Cilió, Sari Berezia eta Fakultateko Espedienterik onenari dagokion sari bereziak hitzaldia emango dute.

Covid-19k eragindako murrizketak direla eta, ikasleen aldetik, promozio honetako zazpi aparteko saridunek hartuko dute parte ekitaldian: 

- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko 2.
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza eta Zuzenbidea Graduko 1.
- Ekonomia Graduko 2 eta Marketin Graduko 2. 

Bikaintasun kalifikazioa lortu duten 15 ikasle ere bertaratuko dira: 

- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko 12.
- Ekonomia Graduko 1.
- Marketin Graduko 1.

Promozio honetan 379 ikaslek jaso dute titulua, horietatik 43 Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko gradu bikoitzekoak, 218 Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradukoak, 63 Ekonomiako gradukoak, 31 Marketineko gradukoak, 19 Fiskalitateko eta Administrazio Publikoko gradukoak eta 5 Finantza eta Aseguruetako gradukoak. 

Ikasleen absentzia fisikoa ordezteko, ahal den neurrian, ikastegiko zuzendaritzak beka edota diplomarekin ‘selfie’ bat egitea proposatu die ikasleei, eta antolakuntzara bidaltzea, zeremonian zehar erakutsi ahal izateko. 

Ekitaldia kanal honen bidez jarraitu ahal izango da: EHUTB Canal1