euskaraespañol

Kengo Kuma Japoniako arkitektoa Arkitektura Goi Eskola Teknikoan izango da

Noiz eta non

2019/03/29, 16:00 - 00:00

Kokapena

Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Plaza Oñati 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia
Kengo Kuma. Argazkia: The Courier

Deskribapena

Kengo Kuma Japoniako arkitektoa Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan izango da, Donostian. Arkitekto ezagun horrek hitzaldia emango du eskolako paraninfoan. Hau izango da hitzaldiaren izenburua: “Age of forest”. Gerora, ikastegia bisitatuko du eta zuzenketa saio bat egingo du UPV/EHUko Zuraren Masterreko ikasleekin.

Kengo Kumak (1954, Kanagawa, Japonia) arkitektura ikasketak egin zituen Tokioko Unibertsitatean. Egun, unibertsitate horretako irakaslea da. Gainera, Kolonbiako eta Keioko unibertsitateetan ikertzaile gonbidatu ere izan da. 1987an, Spatial Design Studio fundatu zuen Tokion; handik hiru urtera, bere arkitektura estudioa ireki zuen: Kengo Kuma & Associates. Kengo Kuma XXI. mendeko lehen hamarkadako Japoniako arkitektorik emankorrenetako bat da. Kumaren obretan, zurak paper garrantzitsua du; izan ere, arkitektoaren materialik gogokoena da, eta garrantzi handia du bere azken lanetan: Asakusako kultur eta informazio turistikoko gunea, eta Nagaokako udaletxea. Kumak hainbat liburu idatzi ditu eta sari ugari jaso ditu, hala nola Japoniako Arkitektura Institutuaren Urteko Saria, basoko Noh Stage obragatik, baita Mainichi Arte Saria ere, Nezu museoari esker.