Arabako Campusak ongietorria egingo die atzerriko bisitariei

Noiz eta non

2019/09/13, 11:00

Kokapena

Areto nagusia - Gasteizko Ingenieritza Eskola
Nieves Cano 12 - 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostirala, irailak 13, 11:00etan hasita, Gasteizen, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Ingeniaritza Eskolako Ekitaldi-Aretoan, Arabako Campuseko nazioarteko eta SICUE ikasleei ongietorria emateko ekitaldia egingo da, Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak antolatuta.
Unibertsitateko erakunde ordezkarien ongietorria jasotzeaz gainera, truke programako ikasleek UPV/EHUko ikasleentzako unibertsitate zerbitzuak ezagutu ahalko dituzte; halaber, campusek antolatzen dituzten kirol eta kultura jarduerak eta hirietan aisiarako eta astialdirako dauden aukerak ezagutuko dituzte. Ekitaldiaren ostean, Nazioarteko Harremanen bulegoak bazkaria eskainiko die ikasle bisitariei, beren arteko adiskidetza sustatzeko.