euskaraespañol

‘Marketin digitala negozio ideiak baliozkotzeko tresna zientifiko gisa’ jardunaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/02/28, 09:00

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

INIZIA Araba Campus ekintzailetza programak antolatuta, Micaela Portilla ikergunean burutuko da ‘Marketin digitala negozio ideiak baliozkotzeko tresna zientifiko gisa’ jardunaldia.

Izenematea dohainekoa da eta UPV/EHUko Arabako Campuseko ikastegietako irakasle eta ikertzaileak, administrazio eta zerbitzuetako langileak eta ikasleak izango ditu helburu. Era berean, parte hartu ahal izango dute UPV/EHUri edo unibertsitateko ikertaldeei lotutako pertsonek edo gaiarekiko interesa luketenek.

Izena ematea eta informazio zabalagoa webgune honetan.