euskaraespañol

Zientzia eta Berrikuntza ministroak UPV/EHU bisitatu du

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2020/01/20

Irudia
Enrique Amezuak, Nekane Balluerkak, Vicente Reyesek, José Luis Martínek, Jesús Lozak, Pedro Duquek eta Agustín Sánchez Lavegak Bilboko Ingeniaritza Eskolako Zitek bisitatu zuten

Gaur Bilbon zegoela, Pedro Duquek, Zientzia eta Berrikuntza ministroak, Euskal Herriko Unibertsitatea bisitatu du arratsaldean. Hain zuzen ere, Bilboko Ingeniaritza Eskolako instalazio eta zerbitzu batzuk ezagutu ditu, UPV/EHUko errektore Nekane Ballueka, Eskolako zuzendari Enrique Amezua, Espazio Gelaren eta Behatoki Astronomikoaren fundatzaile Agustín Sánchez Lavega; Ikerketaren arloko errektoreorde José Luis Martin; eta Espainiako Gobernuko ordezkari Jesús Loza zegoela. Behatoki Astronomikoaz gain, Zitek Enpresa Mintegia eta eskolako Unibertsitate-Enpresa gela batzuk ere bisitatu ditu.