euskaraespañol

Europar parlamenturako 2019ko hauteskundeak: jokoan duguna

Noiz eta non

2019/02/06, 16:30 - 00:00

Kokapena

Gradu-aretoa - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Comandante Izarduy 23. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteazkenean, otsailak 6, 16:30etan, Gasteizko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko gradu aretoak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzak, Europako Batzordea eta europar parlamentua lankide dutela, antolatutako jardunaldia hartuko du europar erakundeen (bereziki europar parlamentuaren eta europar batzordearen) jardunaren inguruan informatzeko. Ekitaldia europar parlamentuaren webgunean esekiko da, “oraingoan botoa emango dut” lelopean maiatzeko hauteskundeei buruzko atala ireki baitu.

Miguel Ángel Peña fakultateko koordinatzaileak irekiko du ekitaldia eta Mikel Anton EJko europar gaietarako zuzendariak moderatuko. Parte hartuko dute Maialen Olabek (EAEko gazteriaren kontseiluburua), Jaume Duch-ek (europar parlamentuko bozeramale eta komunikazio zuzendaria) eta Mikel Landabasok (europar batzordeko komunikazio zuzendaria).