euskaraespañol

Jardunaldia: 'Familia enpresako belaunaldi ezberdinen arteko komunikazioa hobetzeko estrategiak'

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/02/24, 09:30

Deskribapena

'Zoom' gelatik. CEBEK, Bilbao.

Asteazkenean, ‘Estrategias para mejorar la comunicación intergeneracional en la empresa familiar’ jardunaldian, Pilar Ramírez Dabán (Arisses enpresako zuzendaria) izango da hizlaria. Aurten, modu birtualean jarraitu ahal izango da:

Izen ematea: https://formacion.cebek.es/jornadas/?serv=MTI3NzE=

Hitzaldia (Bilboko Merkataritza Ganberak, CEBEK erakundeak eta UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedrak antolatuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin) 'Familia enpresa prest al dago Covid osteko arorako?: Erronkak eta konpromisoak' zikloaren baitan kokatzen da. 

Familia enpresek ekonomian eta gizartean duten garrantziaz jabetuta, enpresa hauen lehiakortasuna hobetzen eta biziraupena luzatzen laguntzea du helburu ziklo honek. Orotara, 17 ekintza ezberdin (jardunaldiak, tailerrak eta hitzaldiak) eskainiko dira. 

Informazio guztia: 

www.ehu.eus/catedra-empresa-familiar/