euskaraespañol

Talentia programaren bigarren edizioa abian da

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/03/08

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio María Barriola zentroan, Donostian, Talentia programaren bigarren edizioari buruzko xehetasunak ezagutzeko bildu ziren ehun bat Ikasle baino gehiago. UPV/EHUko Gipuzkoako Campusaren Garapenerako eta Kanpo Harremanetarako zuzendari Fernando Tapia eta Gipuzkoa Talent erakundeko ordezkari Mireia Azpiazu aurkezpenaren buru izan ziren. Ekitaldian bi ikaslek parte hartu zuten ere. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoa Talent estrategiaren baitan eta, lau unibertsitaterekin elkarlanean, bultzatutako proiektu honen helburu nagusia da lurraldeko unibertsitate-talentuaren garapena bultzatzea. Horretarako, programa honen bidez, ikasleek adituen laguntza izango dute beren plana diseinatzeko, jarduera akademiko eta kurrikularretan oinarrituta; karreran lortutako trebetasun eta konpetentziei buruzko dokumentu-zorro propioa garatzeko; eta beren talentua enpresa eta erakundeei eskaintzen ikasteko, beti ere balioa eta ongizatea sortzeko ikuspegiarekin.