euskaraespañol

Energia Berriztagarriak Itsas Inguruneko masterraren Hautaketa Batzordea bildu da

17 beka banatu ditu 900 hautagai artean

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/04/15

Irudia

Ostegunean, apirilaren 4an, Erasmus Mundus Joint Master Degree REM (Energia Berriztagarriak Itsas Ingurunean) masterreko Hautaketa Batzordearen bileran, Bilboko Ingeniaritza Eskolan, 2019-2021 ikasturterako eskatzaileei ebaluazioa egin zitzaien (900dik gora ziren) Europako Batzordeak ematen dituen 17 beketarako hautagaiak aukeratzeko. Egun osoa elkarrekin lanean aritu ziren REM Partzuergoko 4 unibertsitateak: UPV/EHU (Espainia), Strathclyde (Erresuma Batua), NTNU (Norvegia) eta Ecole Central Nantes (Frantzia).

UPV/EHUko eta Euskampuseko zenbait agintarik agerraldia egin zuten, babesa erakusteko eta bertaratuekin iritziak trukatzeko.