euskaraespañol

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako promozio berria (Gipuzkoa)

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2022/06/09

Irudia
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako tituludunen IX. Promozioa (Gipuzkoa) | Argazkia: UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio Maria Barriola Zentroko Ekitaldi Aretoan, Donostian, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Gipuzkoa) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako tituludunen IX. Promozioaren graduazio ekitaldia egin zen. Guztira 180 ikasleek jaso zuten diploma. Ekitaldiaren buru izan zen Agustin Erkizia Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Jon Barrutia Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa. Ekitaldian parte hartu zuen ere: Ana Beraza aipatutako ikastegiko Gipuzkoako koordinazio dekanordeak. Era berean, Asier Perez ikasle ohiak eta ekintzaileak (QR4 enpresa) hitz egin zuen, baita 2020-2021 promozioan bikaintasunez graduatu diren ikasleak eta espedienterik onenak izan duten gradudunak ere. Halaber, ekitaldian omendu zituzten 25 urtetan zehar UPV/EHUn zerbitzua eman dutenak; eta Laboral Kutxa Dual eta Praktiken Programan parte hartzen duen enpresa moduan. Nuria Aguirre enpresako Gestio Sozialaren saileko zuzendariak ordezkatu zuen enpresa. Ekitaldiaren musika emanaldia Attrium Ensemble taldearen eskutik izan zen.