euskaraespañol

Erakusketa: ‘El enigma Pertierra’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2023/09/20 Noiz arte: 2023/10/22, 10:00 - 20:00

Kokapena

Axular erakusketa-aretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

'El enigma Pertierra' erakusketa Javier Olivares ilustratzailearen eta 2022ko otsailean hil zen Fernando Marias idazlearen proiektu batetik sortu da. Hamalau urte lanean eman ondoren, haien lana liburu batean bildu da, eta Astiberrik mimoz argitaratu du, egileek amestutako erakusketa baten katalogo gisa.

Ja!, Umorezko Literatura eta Artearen Nazioarteko Jaialdiak ekoitzi eta diseinatua, Olivaresen konplizitatearekin, Pertierra-ren (ustez 1919an Bilbon jaiotako nazioarteko ilustratzaile ospetsua) lehen atzera begirako handia da erakusketa.

Esposizio honetan imajinatutakoa errealitatean barneratzen da, hots, magia-trikimailu gisa pentsatua dago, eta bisitaria ustekabean harrapatzea bilatzen du, erakusketan zehar eta, batez ere, amaieran.

‘El enigma Pertierra’ irailaren 20tik urriaren 22ra izango da ikusgai Axular aretoan. Oharra: Urriaren 9an eta 10ean erakusketa itxita egongo da.

Halaber, erakusketatik aukeratutako hamar irudi formatu handiko erreprodukzioetan ikusi ahal izango dira, Metro Bilbaoko geltokietako atarietan, irailaren 15etik urriaren 31ra bitartean. Javier Olivaresek, irailaren 27an, jaialdiaren programazioaren lehen ekitaldi gisa, Pertierra enigmaren sekretuak azaleratuko dituen edo are gehiago elikatuko dituen erakusketaren bisita gidatua egingo du.