Erakusketa: Gipuzkoako Artisten Elkartea. Artearekin bat 1949tik
Noiz eta non
Noiztik: 2023/05/04 Noiz arte: 2023/06/02
Kokapena
Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena
Datorren urtean, 2024n, Gipuzkoako Artisten Elkartearen 75. urteurrena ospatuko da. Horren harira eta aurrerapen bezala, ‘Artearekin bat 1949tik’ izenburuarekin, bazkideen erakusketa kolektibo bat prestatu dute. Erakusketan olio-margoak, akrilikoak, urmargoak, teknika mistakoak eta grabatuak daude; 45 autorenak, gehiengoa, 35, Gipuzkoako Artisten Elkartearen bazkideak dira eta beste 10 Goierriko bi taldekoarenak: 5 BEAR taldearenak eta beste 5 Nahasi Artistikoa taldearenak.
Erakusketa EHUkultura Gipuzkoa programaren barruan antolatu da eta maiatzaren 4tik 31era bitartean egongo da zabalik, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian, 09:00etatik 20:00era, astelehenetik ostiralera.
Sarrera librea da.