euskaraespañol

Erakusketa ibiltaria: ‘Hezkuntza berrikuntza UPV/EHUn’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2023/05/22 Noiz arte: 2023/06/02

Kokapena

Erakusketa gela - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloian ‘Hezkuntza berrikuntza UPV/EHUn' erakusketa dago ikusgai. Erakusketa horren bidez, Euskal Herriko Unibertsitatearen Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak (HELAZ) IKDi3 Lab deialdiak sustatutako irakaskuntza-ikerketaren arlo honetan 2020 eta 2022 urteen artean unibertsitatean garatutako proiektu nagusien berri eman nahi du.

Erakusketak 47 proiektu hartuko ditu bere baitan, 41 jakintza eremuetako irakasle taldeek aurkeztuak.

Bertaratzen direnek kamiseten zozketa batean parte hartu ahal izango dute.

IKD3 Laborategiaren ekimena

Hezkuntza Aholkularitzako Zerbitzuak “IKDi3 Laborategia” deialdia argitaratzen du 2020 urtetik, Euskal Herriko Unibertsitatean irakaskuntzaren berrikuntza sustatzeko. Ekimen honen bidez, IKDi3 berrikuntza proiektuak eta ibilbideak UPV/EHUko tituluetan txertatzea bultzatu nahi da. Beste aldetik irakasle taldeek berrikuntzarako duten gaitasuna indartzea nahi du, martxan jar ditzaten tituluetan egoki integratuko diren proiektu berriak.

Programaren beste helburuen artean dago sinergiak sortzea irakasle taldeen artean, ikastegietako tituluen barnean edo ikastegien artean, helburua izanik ibilbide egokiak sortzea gaitasun konplexuak garatzeko eta Garapen Iraunkorrerako Helburuekiko (GIH) konpromisoa betetzeko.

Halaber, deialdiek erronka sozial garrantzitsuetara bideratutako diziplina arteko GrAL eta MALen garapena erraztea eta IKDi3 hezkuntza berrikuntzaren emaitzak zabaltzea irakaskuntzaren ikuspegi akademiko batetik (SoTL) bilatzen dute.