euskaraespañol

Erakusketa: Insuladas

Noiz eta non

Noiztik: 2024/03/06 Noiz arte: 2024/03/25

Kokapena

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia
Argazkia: Irene Larrañaga Arruti

Deskribapena

Irene Larrañaga Arruti kazetari eta argazkilari azpeitiarrak ‘Insuladas’ erakusketa aurkeztu du Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusean. Erakusketa EHUkultura Gipuzkoaren esparruan antolatu da, eta martxoaren 6tik 25ra egongo da zabalik, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian. Sarrera librea da. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8: 00etatik 20:30era. 

“Insuladas erakusketa-dio Irene Larrañagak- ‘itsasoan barrena’ besteen bakardadera eta norberaren bakartasunera bidaia-proposamena da. Erakusketa irla diren eta Formenterako irlan bakarrik bizitzea erabaki duten emakumeekin izandako argazki-topaketen emaitza da. Argazki- eta emozio-kartografia da; haien erretratuetan ikusi eta jasotzen den bakardade konkistatuaren sendotasuna du abiapuntu, sororitatearen bidez orekatzen duten hauskortasuna. Argazki-topaketetan entzundakoaren eta bizitakoaren inguruko hausnarketak lagun, irlako pasealdi luzeetan jasotako irudiek osatzen dute erakusketa. Irla bera ere badelako protagonista. Azken batean, askatasunari eta sororitateari egindako kantua da Insuladas, eta norberak bere burua definitzeari buruzkoa, ez bizitzako une bakoitzean ondoan dugunarekiko, baizik eta gure burua soilik kontuan hartuta. Irla gara”. 

Informazio gehiago: https://irenelarranaga.com/